Hemen daukazue azterketa bat, ia mutazioak ulertu duzuen ala ez jakiteko.
Mendelen legeak:
1. legea: Ezaugarri bakarrean desberdinak diren espezie bereko bi barietate gurutzatzen direnean, lehendabiziko belaunaldiko ondorengo guztiak ezaugarri edo karaktere horrekiko berdinak dira eta hibridoak gainera.
2. legea: Lehenengo belaunaldian sortutako hibridoak gurutzatutakoan, kontrako karaktereak bereizi egiten dira, eta ondorengoek fenotipo ezberdinak izaten dituzte.
3. legea: Karaktere ez antagonikoei erreparatzen badiegu, bakoitza bere aldetik heredatzen da eta ondorengoei zoriz konbinatuta transmititzen zaizkie. Bestela esanda, karaktere bakoitza bere aldetik transmititzen da, aurreko bi legeak betez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina